Gizarteriaren Kultura Ondare Immaterial[1][2], Gizarteriaren Kultura Ondare Materiagabe[3], Gizarteriaren Kultura Ondare Ukiezina[4] UNESCOk ematen duen izendapena da, materiala ez den kultura —ahozkoa edo ukiezina— babesteko. Babestutako mundu osoko Kultura Ondare immaterialaren adierazpenen zerrenda bat mantentzen du. Izendapenaren eta zerrendaren jatorri ofiziala, 2003an, UNESCOk onartu zuen Gizateriaren Kultur Ondare Ez-materiala Babesteko Konbentzioan datza.
Ondare horrek balio handiak jasotzen ditu: historikoak, kulturalak, tradizionalak.... Hori guztia babestea, modu batez, sormen iturriak eta herrien nortasunak babesteko modu bat da. Zerrenda osatzeko, garrantziaren eta pairatzen duten arriskuaren arabera proposamen berriak onartzeko, aldiro batzarra biltzen da.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search